COVID-19aren eraginaren ondorioz, Bertso Urtie egitasmoaren barruan apirilaren 25ean egitekoa zen bertso bazkaria ekainaren 26ra atzeratu zuela iragarri zuen apiril erdi aldean Erniarraitz bertsozale elkarteak.
Orduan aurreratu zuen Erniarraitzek apirilaren 25erako sarrerak erosita zituztenek izango zutela lehentasuna ekaineko bazkarira joateko. Data aldaketarekin, ordea, apirilerako txartelak erosita zituzten batzuek ezingo dute hil honen 26an bazkaritara joan. Hori dela eta, izena emateko epe berria ireki du Erniarraitzek: ekainaren 19a arte, 26ko bertso bazkarian parte hartu nahi dutenek sarrerak eros ditzakete (binaka edo launaka) erniarraitz@gmail.com helbidera idatzita, 30 euroren truke.
Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak ariko dira kantuan ekainaren 26ko bertso bazkarian. Joseba jatetxean egingo dute bazkaria.