Zein da 'xarrerie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'engie' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'xarrerie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Xarrerie hitza erabili ohi da Azkoitiko hizkeran esprinta hitza adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hori xarrerie eintzuna; berko lelena aillau!".
  • Euskara batuan: "Sekulako esprinta egin zuen; beharko lehena iritsi".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide