Zein da 'engie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko eka. 4a, 08:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'landurie' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'engie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Enge edo engie hitza erabili ohi da Azkoitiko hizkeran norbaitek beste pertsona batekiko duen ezinikusia edo nazka adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Tipo horrek kiston engie emate zin".
  • Euskara batuan: "Tipo horrek sekulako nazka ematen zidan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide