Jokin Aranbarri entrenatzaile azkoitiarrak Vitoria taldea zuzenduko du datorren denboraldian. Horrela jakinarazi zuen atzo, asteazkena, Eibar futbol taldeak. Azken bi urteetan Gazteen Ohorezko Nazional Mailako taldea zuzendu ostean, orain Eibar futbol taldearen bigarren taldearen gidaritza hartuko du entrenatzaile azkoitiarrak.
Aranbarrik seigarren denboraldia beteko du klubean. 2016. urtean iritsi zen talde armaginaren oinarrizko futbolaren egiturara Anaitasunatik; ohorezko kadete mailako taldearen ardura izan zuen bi denboralditan. Halaber, Euskal Ligako Kadetean urtebete egin zuen eta iaz Gazte Mailako lehen taldearen ardura izan zuen. Datorren denboraldian Hirugarren Mailan arituko den Vitoria taldea zuzenduko du Aranbarrik.