250 eurotako hiru sari zozkatuko ditu Herrixenek ekainean

Anartz Izagirre

Ekainaren 1etik 15era bitartean herriko saltokietan erosketak egiten dituztenek parte hartu ahal izango dute zozketan, eta ekainaren 16an emango dute irabazleen berri.

Azkoitiko Herrixen merkatarien elkarteak Ongi etorri uda! kanpaina abiatu du, eta ekainaren 1etik 15era bitartean herriko saltokietan erosketak egiten dituztenen artean 250 euroko hiru sari zozkatuko dituzte. Ekainaren 16an emango du Herrixenek irabazleen berri, eta horiek moda, kirol, oinetako, mertzeria eta erloju-bitxitegi dendetan gastatu ahal izango dute beren saria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide