Gaur egin dute Ttipi ttapa egitasmoaren hirugarren eta azken ibilaldia. Azkoitiko Udalak, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak, Azkoitia Lagunkoiak eta Plaza Ondo jubilatuen elkarteak sustatutako egitasmoa da Ttipi ttapa, eta horren helburua da adineko pertsonen artean ohitura osasungarriak sustatzea eta sozializazioan laguntzea. Orain artekoa proba pilotua izan da, baina izan duen harrera ikusita, ziurrenik irailean martxan jarriko dute berriro.