Azkoitiko Sare Herritarrak etzirako, maiatzak 28, jarri du hitzordua maiatzeko azken ostiraleko elkarretaratzea egiteko. Ohi bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako kontzentrazioa egingo dute herriko plazan, 19:30ean hasita. Plataformako kideek eskubideen aldeko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.