Segurtasun informatikoaren ertzak izan dituzte hizpide Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatutako solasaldian

Maialen Etxaniz

Kontrol sozialaren aurkako kanpainaren barruan, segurtasun informatikoaren inguruko solasaldia izan da gaur Elkargunean.

Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatuta, segurtasun informatikoari buruzko hitzaldia izan da gaur Elkargunean, 11:00etan hasita. Bertan, segurtasunerako hainbat gako azaldu dituzte, eta segurtasun informatikoaren garrantziaz nahiz horren urraketak dituen arriskuez aritu dira, besteak beste. Era berean, "pandemiaren aitzakiapean kontrol teknologikoak hartu duen bilakaeraz"  hausnartzeko tartea hartu dute gaurko saioan. 

(Argazkiak: Azkoitiko Gazte Asanblada)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide