Auto ilara izugarriak eratu dira gaur, asteartea, goizean, Azkoitia eta Azpeitia arteko GI-4181 errepidean. 07:15 aldean, matxuratutako kamioi batek su hartu du Munategi inguruan, baina ez da inor zauritu. Dena den, trafikoan eragina izan du horrek. Izan ere, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak joan dira sua itzaltzera, eta trafikoa Azkoitiko Santa Kutz auzotik bideratu behar izan dute. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez, dagoeneko itzali dute sua, baina oraindik ilara luzeak daude.