Arima taldearen kontzertua izango da igandean Matadeixen

Nerea Uranga 2021ko mai. 10a, 16:05

Arima taldea.

Arima taldearen kontzertua izango da igandean, maiatzaren 16an, Matadeixen. Bizkaiko taldeak 'Biluztasunez jantzita' lan berria aurkeztuko du Azkoitian.

Muskizko (Bizkaia) Arima musika taldeak atera berri duen Biluztasunez jantzita EP berria aurkeztuko du igandean, maiatzaren 16an, Matadeixen. 12:30ean hasiko da kontzertua, eta hara joateko aurrez sarrera eskuratu beharko da mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Sarrera 7 euro da.

Paule Bilbao (ahotsa eta gitarra), Josu Gonzalez (baxua) eta Gontzal Bilbao (bateria) dira Arima taldea osatzen duten musikariak. Biluztasunez jantzita lan berria atera berri dute, eta datorren igandean lan hori aurkeztuko dute Azkoitiko kontzertuan. Gaztezulon egindako elkarrizketan Paule BIlbaok azaldutakoaren arabera, kontzertu berrietarako "set-list berria" prestatu dute disko berriko abestiekin: "Kontzertua pieza oso bat bezala eskaintzea da gure helburua".

Kontzertuko kartelaren egilea: Sabrina Romero Marcos.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide