Musikeneko organo ikasleen entzunaldia eta Golden Skies bikotearen kontzertua izango dira ostiralean parrokian

Andoni Elduaien 2021ko mai. 10a, 15:58

Ignacio Arakistain organo jotzaile azpeitiarra.

Datorren ostiralean bi kontzertuz gozatzeko aukera izango da parrokina. 16:15ean, Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegiko organoko ikasleen entzunaldia izango da, eta 20:00etan, Goldes Skies bikotearen emanaldia.

Musikeneko organo eskola Azkoitira lekualdatuko da aste honetan. Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegiko organoko ikasleak entzunaldia eskainiko dute Azkoitiko Parrokian ostiralean, hilak 14. Hitzordua arratsaldeko 16:15ean izango da doako sarrerarekin. Cavaille-Coll organoaren aurrean eseriko dira Victor Perea, Oscar Rodriguez eta Ignacio Araquistain organo jotzaileak. César Franck, Maurice Duruflé, Julius Reubke eta Jean Guillou konpositoreen obrak interpretatuko dituzte.

20:00etan, berriz, Golden Skies bikotearen kontzertua izango da parrokian bertan. Taldea Magdalena Lewok organistak eta Gabriel Tirpiana tronpeta-jotzaileak osatzen dute. Kontzertu honetarako sarrera ere irekia eta doakoa da. G. Martini, A. Plog, C. Frank, S. Friedman eta A. Hovhannes konpositoreen doinuak eskainiko dituzte Azkoitian.

"Golden Skies aurten sortu da Musikeneko Interpretazio Masterrean, ganberako musikako irakasgairako taldea sortu behar zelako. Irakasgairako sortu bazen ere, soinu esperimentazio eremu bat izaten amaitzen du talde indartsu honentzat. Instrumentu horien konbinazioak eskaintzen duen ahalmenarekin, errepertorio zabala jorratzen da", diote Musikenetik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide