Txalo Produkzioak ekoiztetxearen Irabazi antzezlana ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko. Jon Plazaola aktorea da antzezlaneko protagonista nagusia, eta sekula ezer irabazi ez duen Felixen paperean murgilduko da.
Entradium plataforman edo Azkoitiko Udalaren webguneko agendako loturan eskuratu daitezke ikuskizunerako sarrerak, 8 euroan. Maiatzaren 15ean, larunbata, 19:00etan izango da antzerkia, Baztartxo antzokian.