'Vitalina Varela' eta 'Police' filmak eskainiko dituzte aste honetan, Baztartxo antzokian

Anartz Izagirre 2021eko maiatzaren 5a

'Police' filmeko irudi bat.

Ostiralean zine forum saioa izango da, eta Vitalina Varela filma eskainiko dute; Police filma, berriz, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira.

Aste honetan bi film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Alde batetik, zine foruma izango da ostiralean, eta Vitalina Varela filma eskainiko dute; bestetik, Police filmaren bi emanaldi eskainiko dituzte, bata igandean, eta bestea astelehenean. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira. Ohi bezala, ikuslearen eguna astelehena, maiatzak 10, izendatu dute Baztartxo antzokiko kideek. 

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Vitalina Varela

Police

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide