Azkoitia Lagunkoiak asteazkenean egingo du maiatzeko bilera

Andoni Elduaien

18:00etarako egin dute deialdia, eta ohi bezala Elkargunean elkartuko dira. 

Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egingo du etzi, maiatzak 5, Elkargunean, 18:00etan hasita. Pertsona guztien eta bereziki adin nagusiko herritarren bizi kalitatea hobetzeko lanean dihardu taldeak, eta edonork parte har dezake bileran.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide