Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deitutako Maiatzaren Leheneko mobilizazioak arratsaldean egin dituzte Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Langileen Nazioarteko Egunean, Historia iraultzetik prozesu sozialistara leloa zuen pankartaren atzean dozenaka lagun bildu dira Azkoitiko plazan.
Kontseilu Sozialistako kideek nabarmendu dute "ofentsiba kapitalista bete-betean" dagoen garai hauetan, langileena dena langileentzako aldarrikatu beharra dutela, antolakuntza komunista aldarrikatuz: "Desjabetuoi geure memoriaren jabetza ere ukatua zaigun honetan, langileona dena langileongandik eta langileontzat aldarrikatzera jo behar dugu, eta beraz, antolakuntza komunista aldarrikatzera".