Zein da 'zarbue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'txapitulie' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'zarbue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Zarbue hitza erabili ohi da Azkoitiko hizkeran pertsona ilunari deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Mikel pertsona oso zarbue dek".
  • Euskara batuan: "Mikel pertsona oso iluna duk".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide