Zein da 'buldie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean txapitulie izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan buldie hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Buldie edo bulda hitza erabili ohi da Azkoitiko hizkeran baimena esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gaur etxin buldie eman dibe ertetzeko".
  • Euskara batuan: "Gaur etxean baimena eman didate irteteko".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide