Ostiralera aurreratuko da aste honetako asteroko azoka

Nerea Uranga

Azkoitian asteroko azoka larunbatetan egin ohi da. Larunbata, ordea, Maiatzaren Lehena egokitzen da, eta jai eguna da. Ondorioz, egun bat aurreratuko dute azoka eguna eta bihar, ostirala, egingo dute. Beraz, baserritarrek bihar goizean jarriko dituzte postuak azoka plazan, eta gainontzeko azokako postuek parrokiaren aurrean eta Plaza Berrin ipiniko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide