Ostiralean presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du Sare Herritarrak

Andoni Elduaien

Azkoitiko Sare Herritarrak ostiraleko 19:30erako egin du elkarretaratze deialdia.

Azkoitiko Sare Herritarrak biharko, apirilak 30, jarri du hitzordua apirileko azken ostiraleko elkarretaratzea egiteko. Ohi bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako kontzentrazioa egingo dute herriko plazan, 19:30ean hasita. Plataformako kideek eskubideen aldeko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide