Bertan behera utzi dute maiatzaren 8an Baztartxon eskaini behar zuten 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlana

Andoni Elduaien

"Agenda arazoak tarteko" atzeratu dute Azkoitian eskaintzekoa ziren antzezlana. Aurrerago taularatuko dute obra Baztartxon.

Maiatzaren 8rako iragarrita zegoen Fadoak entzuten zituen gizona antzezlana bertan behera utzi dute. Xake Produkzioak ekoiztetxeak bertan behera utzi du emanaldia, "azken orduan sortutako agenda arazoak" tarteko.

Udalak adierazi du, "lehenbailehen" jakinaraziko dutela Baztartxo antzokian taularatzekoak diren antzezlanaren data berria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide