'La cortina de humo' filma emango dute asteartean Matadeixen

Julene Frantzesena

18:30ean hasiko da emanaldia, eta ondoren, eztabaida saioa egingo dute bertan. La cortina de humo 1997an AEBetan ekoiztutako filma da.

Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatuta, La cortina de humo filmaren emanaldia izango da asteartean, Matadeixen. 18:30ean hasiko da emanaldia, eta ondoren, eztabaidarako tartea izango da.

La cortina de humo 1997an AEBetan ekoiztutako filma da, eta Dustin Hoffman eta Robert de Niro dira aktore nagusiak. Honako hau da lanaren sinopsia: "Hauteskundeetarako hamar egun falta direla, adin txikiko bati sexu abusuak egitea leporatu diote presidenteari. Prentsaren fokua desbideratzeko, gerra bat sortuko dute Albanian".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide