Azkoitiko Bulego musika taldea MIN sarietarako hautagaietako bat da. Aurten hamahirugarren aldiz banatuko dituzte musika independentearen sariak, eta Tomas Lizarazuk, Ruben Lizarraldek, Jontxu Apek, Itziar Beitiak eta Xabi Arrietak osatzen duten taldea finalerdietara sailkatzetik oso gertu da.
Hiru izendapen jaso ditu Azkoitiko musika taldeak. Hain zuzen ere, urteko abestia –Kantu bat abestiagatik–, Ilun dagoen arren diskorako Lizarazuk eta Eñaut Gaztañagak egindako musika ekoizpenagatik eta Kantu bat abestiaren bideoklipagatik.
Momentu honetan, antolakuntzak entzuleen botoak biltzeko denbora tartea zabaldu du, eta irekita egongo da maiatzaren 4ra bitartean. Ekainaren 16an banatuko dituzte sariak Burgosen (Gaztela eta Leon, Espainia) egingo duten ekitaldian.
Hemen klik eginda ikus daitezke Bulegoren izendapen guztiak. Botoa emateko, berriz, egin klik hemen.