Aurrez aurreko eskolak eten dituzte Bizilore eskolan, COVID-19aren ondorioz

Julene Frantzesena 2021ko api. 23a, 14:52

Bizilore eskolaren kanpoaldea. (Bizilore)

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, gaur eten dituzte eskolak Biziloren; 38 ikasleko eskola da Azkoitikoa. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 92 ikastetxetako 140 ikasgela ere itxita daude uneotan.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan COVID-19ak duen eraginari lotutako datuak kaleratu ditu, eta erakundeak jakinarazi duenez, aurrez aurreko eskola jarduera eten dute Azkoitiko Bizilore eskola aktiboan. 38 ikasleko eskola da Bizilore.

COVID-19a tarteko uneotan aurrez aurreko jarduna etenda dagoen hiru lurraldeetako eskola bakarra da Bizilore, baina beste 92 ikastetxetako 140 ikasgela ere itxita daude. Euskal hezkuntza sistema publikoak 17.554 ikasgela ditu 2020-2021 ikasturtean, eta horien %0,8 daude itxita gaur-gaurkoz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide