Azkoitiko Udaleko Berdintasun Sailak lau ikastaro antolatu ditu emakumeek ahalduntzeko martxan duen egitasmoaren barruan, eta gaur, asteartea, da horietan izena emateko azken eguna. Arteterapia, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa, batukada eta autodefentsa tailerra prestatu dituzte apiriletik ekainera bitarterako, eta horietan izena eman nahi dutenek Herritarren Harrera Bulegora joanda, 943-08 00 80 telefonora deituta edo berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzita eman dezakete izena.