Alfonso Longok egungo egoera aztertu zuen ostiralean Elkargunean eskainitako hitzaldian

Andoni Elduaien

Longo, hitzaldian zehar. (Argazkia: utzitakoa)

Alfonso Longok eman zuen hitzaldia Elkaguneko Herriko Plaza aretoan. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, aretoa bete egin zen.

Berrabiatze handia eta normaltasun berria izenburupean, hitzaldia eskaini zuen joan den ostiralean Alfonso Longo industria ingeniaritzan doktore eta enpresen administrazioan adituak. Herriko Plaza aretoa bete egin zen, eta besteak beste, aurrerantzean bizitzaren diseinua zein izango den eta egungo egoera soziopolitikoaren, sozioekonomikoaren zein psikosozialaren prozesuak aztertu zituen Longok.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide