14:50 aldera kea ateratzen hasi da Julio Urkixo etorbideko pabilioi batetik, garai batean Lidl saltokia zegoen lekutik. Berehala bertaratu dira udaltzainak, eta haien atzetik baita ertzainak, suhiltzaileak eta osasun langileak ere. Atea motozerraz irekita sartu dira barrura, kea nondik zetorren eta barruan inor bazegoen ikustera. Ertzaintzak Maxixatzeni jakinarazi dionez, baina, ez da ezer larririk gertatu: plastiko batzuk zeuden sutan eta inor ez zegoen eraikinaren barrualdean. Berehala itzali dute sua eta 15:30etarako normaltasuna zen nagusi.