Ia mila positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian

Aiora LarraƱaga 2021ko api. 17a, 13:07

Gipuzkoan atzeman dituzte kasu berri gehien: 351. Bizkaian 350 izan dira, Nafarroan 152 eta Araban 117.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasunbideak gaur eguerdian jakinarazi dute atzo COVID-19ak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan izandako bilakaera. Zehaztu dutenez, guztira, koronabirusa atzemateko 12.345 proba egin zituzten lau lurraldeetan, eta haietatik 897k positibo ema zuten. Lurraldeka Gipuzkoa izan zen positibo gehien zenbatu zituztena, 351, hain zuzen ere, baina gertutik jarraitu zion Bizkaiak ere, 350 kasurekin. Bestalde, Nafarroan 152 kasu berri zenbatu zituzten eta 117 Araban.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 97 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erietxeetan, eta, gaur-gaurkoz koronabirusa duten 141 pertsona daude ZIUn. Nafarroan, berriz, 200 lagun daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, eta horietatik 40 ZIUn daude.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide