45 bat lagun izan dira parrokian, espiritualtasunari buruzko hitzaldia entzuten

Aitziber Arzallus

Luzia Albero eta Unai Oñederra izan dira hizlariak, eta herritarrek elizan bertatik bertara zein parrokiaren Youtubeko kanalean jarraitu ahal izan dute solasaldia.

Azkoitiko Parrokiak antolatuta, espiritualtasunaren inguruko saioen bigarren hitzaldia izan da gaur goizean parrokian. Luzia Albero Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Unai Oñederra sindikalista aritu dira hizlari, eta saioak jakinmina sortu du herritarren artean. 45 bat lagunek bertatik bertara jarraitu dute solasaldia, eta beste hogei bat lagunek parrokiaren Youtubeko kanalaren bidez. Espiritualtasuna nola bizi duten eta etorkizuneko kristautasuna nola irudikatzen duten azaldu dute bi hizlariek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide