Aizkibel Liburutegiak hurrengo asterako antolatutako tailer zientifikoak bertan behera uztea erabaki du. Ingurumenari lotutako tailer zientifikoak apirilaren 21erako eta 22rako zeuden aurreikusita, baima Azkoitiko osasun egoera tarteko, saioak atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Data berria ez dute zehaztu oraindik. Edonola ere, izena emana duten haurrek izango dute lehentasuna.