Miarritzeko (Lapurdi) hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako Sostenipe talde feministak; 19:00etan izango da kontzentrazioa, plazan, Erasorik ez erantzunik gabe lelopean. Izan ere, atzo, osteguna, gizon batek bere emaztea tiroz hil zuen Miarritzen, eta bere buruaz beste egin zuen ondoren. Hilketa salatzeko, mobilizazioak deitu dituzte gaurko herrialde osoan.
Urtea hasi zenetik Euskal Herrian jazotako hirugarren hilketa matxista da Miarritzekoa, beste bi hilketak Aizarnazabalen eta Sestaon (Bizkaia) izan ziren, urtarrilean eta otsailean.