Bihar arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak

Andoni Elduaien 2021ko api. 18a, 09:00

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte odol ateraldiak. Aurrerantzean odola eman nahi duenak telefonoz hartu beharko du hitzordua.

Bihar, apirilak 19, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Arratsaldean egingo dituzte ateraldiak, 17:00etan hasita. Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko biharko hitzordua; herritar batetik bestera hiru minutuko tartea egongo dela azaldu dute antolatzaileek. Pilaketak-eta ekiditeko, odol emaileen elkarteak duela hilabete batzuk hartu zuen neurrietako bat izan zen hori.

Odola eman nahi duenak eta hitzordurik ez duenak, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko du. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide