Herrixen merkatari elkarteak Amaren Egunari lotutako kanpaina jarriko du abian datorren astelehenean, apirilak 19. Maiatzaren 2ra bitartean merkatari elkarteko dendetan erosketak egin eta horiek Azkoitia txartelarekin ordaintzen dituztenek hamar erosketa bonuren zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
100 euroko balioa izango duten hamar erosketa bonu zozkatuko dituzte edertasun eta ongizate guneetan erabiltzeko, eta 100 euroko beste hamar bonu teknologia, dekorazio, zerbitzu eta bestelako guneetan erabiltzeko.