Berrabiatze handia eta normaltasun berria izenburupean, hitzaldia antolatu dute ostiralerako. Alfonso Longo industria ingeniaritzan doktore eta enpresen administrazioan aditua izango da hizlaria, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, "hemendik aurrera gure eguneroko bizitzaren diseinua zein izango den eta aldaketa sozioekonomiko eta psikosozialen prozesuak" aztertuko dituzte saioan.
Hitzaldia Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da, 18:30ean hasita, eta sarrera doakoa izango da. COVID-19a zabaltzea saihesteko neurriak direla eta, aretoaren edukiera mugatuta egongo da.