Datorren larunbaterako, apirilak 17, espiritualtasunaren inguruko saioen bigarren hitzaldia antolatu du Azkoitiko Parrokiak. Peio Ospital abeslaria, Luzia Albero Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Unai Oñederra sindikalista elkartuko dira parrokian, 10:15ean. Hitzaldiak ordu eta erdi irautea aurreikusi dute parrokiako kideek.
Espiritualtasuna nola bizi duten eta etorkizuneko kristautasuna nola irudikatzen duten azalduko dute hiru hizlariek Azkoitian. Hitzaldia jarraitzera parrokiara joan ahal izango dute herritarrek, baina Azkoitiko parrokiko taldearen Youtubeko kanalean ere zuzenean eskainiko dute saioa.