Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bertan behera utzi ditu ostegunero Elkargunean egiten dituen bingo saioak. Azkoitia eremu gorrian sartu dela kontuan izanda, saioak ez egiteko erabakia hartu du jubilatuen elkarteak.
Urriaren 1ean hasi zuten Plaza Ondoko kideek horren ohikoa den bingoa. Elkargunean egin izan dituzte saioak 15 egunetik behin, ostegunero, 17:30etik aurrera. Maskara jantzita eta bestelako neurri guztiak hartuta egin dituzte orain arteko saioak. Jakinarazpen berrira arte, bingo saioak eten egingo ditu jubilatuen elkarteak.