Datorren larunbatean, apirilak 17, Ur musika taldeak kontzertua eskainiko du Azkoitiko Baztartxo antzokian, 19:00etan. Joan den ostiralean, apirilak 9, jarri zituzten kontzerturako sarrerak saltzen Entradium plataforman. Oraindik ere eskuratu daizteke sarrerak, 5 euroren truke.
Pandemia garaian sortu zen Ur musika taldea, eta Baleak izeneko lehen diskoa aurkeztuko dute Azkoitian. Hiru lagunek osatzen dute taldea: Urtzi Azkue da abeslaria, Andre Canto e Mello baxu jotzailea eta David Gorospe bateria jotzailea. Azkue Leioan (Bizkaia) jaioa da, baina urteak daramatza Azkoitian bizitzen. Gorospe Zarauzkoa da, eta Canto e Mello, berriz, brasildarra, Rio de Janeirokoa.
Zenbat abestiz dago osatuta Ur taldearen 'Baleak' diskoa?
Bidali erantzun zuzena osteguna, apirilak 15, 12:00ak baino lehen maxixatzen@maxixatzen.eus posta elektronikora. Irabazleen izenak ostiralean, apirilak 16, jakinaraziko ditu Maxixatzenek webgunean.