Igor Zubeldia futbol jokalari azkoitiarrak eta Miguel Diaz Realeko lehen taldearen ordezkariak Espainiako Kopa irabazi dute. Txuri-urdinek 1 eta 0 irabazi zioten Athletic taldeari atzo, larunbata, Sevillako (Andaluzia, Espainia) La Cartuja futbol zelaian. Gipuzkoarrek bigarren zatiaren hasieran penaltitik egin zuten kopa irabazteko gola; Mikel Oiarzabal eibartarrak egin zuen Realaren aldeko gola. Azkoitiarrak finaleko minutu guztiak jokatu zituen.
Zubeldia eta Diaz azkoitiarrek gogotik ospatu zuten garaipena; futbol jokalari azkoitiarrak, esaterako, ‘Zuretzat amama’ zioen kamisetarekin, Anaitasunako 'Hooligans Anai' bufandarekin eta ikurrinarekin ospatu zuen garaipena. Miguel Diazek ere sarritan jantzi zuen Anaiutasunako bufanda.