Txetxu Urteaga zenaren omenezko keinua, eliz atariko monolitoan

Andoni Elduaien 2021ko api. 3a, 13:04

'Herriari emanak gara' kartela eta lazo beltzdun ikurrina bat jarri ditu Azkoitiko Sortuk monolitoan haren oroimenez.

Jesus Ricardo Urteaga Txetxu azkoitiar deportatua Venezuelan zendu zen duela urtebete atzoko egunez, eta gaur, zapatua, Azkoitiko Sortuk keinu bat egin nahi izan dio eliz atariko monolitoan. 'Herriari emanak gara' dioen kartela eta lazo beltzdun ikurrina bat jarri ditu Azkoitiko Sortuk monolitoan haren oroimenez.

Urteaga deportazioaren biktima izan zen; izan ere, 1979an egin zuez ihes Azkoititik, eta 1984en hartu zuten atxilo Frantzian. 1984ko maiatzean, berriz, Frantziako agintariek Venezuelara deportatu zuten, frantziar baimen batekin eta turista bisatuarekin. Orduz geroztik han bizi izan zen, iaz minbiziak hil zuen arte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide