Aste Santuko zenbait egunetan itxita egongo da Garbigunea

Andoni Elduaien 2021ko mar. 30a, 11:34

Aste Santuan itxita izango da Garbigunea zenbait egunez, eta apirilaren 12tik aurrera udako ordutegia izango du.

Garbigunea itxita egongo da Aste Santuko jai egunetan, hau da, apirilaren 1ean, 2an, eta 5ean. Larunbatetan, apirilaren 3an eta 10ean, ere ez dute irekiko Garbigunea. Pazko astean, ostera, apirilaren 6tik 9ra, ohiko ordutegia izango du: goizez, 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 15:30etik 17:30era.

Apirilaren 12tik aurrera, bestalde, udako ordutegian irekiko dute Azkoitiko Garbigunea. Astelehenetik ostiralera, goizez 09:00etatik 13:30era egongo da zabalik, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara; larunbatetan, aldiz, goizez bakarrik irekiko dute, 10:00etatik 13:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide