Bi autok elkar jo dute Munategi parean

Maxixatzen.eus 2021ko mar. 29a, 21:30

21:00ak pasatuta jazo da ezbeharra Munategin, Azkoitirako norabidean. Ertzaintzak ez du oraingoz istripuaren inguruko informazio gehiago eman.

Bi autoren arteko istripua gertatu da gaur, astelehena, Munategi inguruan, Azkoitirako norabidean. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i jakinarazi dionez, 21:10ean pasatuta jazo da ezbeharra eta bi autok elkarren aurka jo dute.

Suhiltzaileak, Larrialdi Zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu dira istripuaren gunera. Ertzaintzak adierazitakoaren arabera, lagun bat Zumarragako ospitalera eraman dute. Trafikoari pasoa txandaka ematen aritu dira une batez, baina dagoeneko normaltasuna da nagusi errepidean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide