Atzo, igandea, kontzertua eskaini zuten Maddi Oihenart abeslari eta Jeremie Garat musikari zuberotarrek Azkoitiko Matadeixen. 17:00etan hasi zen emanaldia eta hainbat lagun elkartu zen han folk giroko doinuak eta entzuteko.
Oihenart gaztetan hasi zen abesten. 1987. urtean, esaterako, Battitta Sobiet abeslariarekin Euskal Kantu Txapelketan parte hartu zuen barkoxtarrak. Hainbat tabernatan eta kantalditan aritu zen Oihenart, eta pixkanaka bestelako proiektuetan murgiltzen hasi zen hainbat euskal abeslarirekin. Folk musikaren arloan dihardu zuberotarrak, eta 2003an kaleratu zuen bere lehen diskoa: Ilhargi min. Harrezkero, beste hirulan argitaratu ditu Oihenartek: Hari biru, Baldi eta Doi. Olerkari lanak ere egiten ditu Oihenartek.