Caritas arropa bilketarekin hasi da. Aingeru kaleko 32. zenbakian Caritasek duen arropategian utzi beharko da arropa, asteazkenetan eta ostiraletan, 17:30etik 19:00etara bitartean.
Azkoitiko Caritaseko kideek azaldu dutenez, arropa jasotzen hasiko dira "pandemiak pertsona zaurgarrien egoera kaskarra inoiz baino ageriago" utzi duelako. "Ezinbestekoa da, gauden egora kontuan hartuta, arropa garbituta eta erabiltzeko moduan egotea", azaldu dute. Halere, jakinarazi dute jasotako arropa guztia ozonoarekin desinfektatuko dutela.
Caritasek hainbat arropa eskatu ditu. Besteak beste, neska-mutilentzako txamarrak, kirol-jertseak, txandalak eta galtza elastikoak edo mailak, galtzak, pijamak eta kirol oinetakoak.