Astelehenean arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak Elkargunean

Andoni Elduaien

17:00etatik 21:00etara bitartean egingo dituzte odol ateraldiak astelehenean.

Datorren astelehenean, martxoak 29, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko 'Herriko Plaza' aretoan, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko astelehenerako hitzordua; herritar batetik bestera hiru minutuko tartea egongo dela azaldu dute antolatzaileeik. Odola eman nahi duenak eta hitzordurik ez duenak, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide