Mindfulness ikastaroa eskainiko dute datozen hilabeteetan Elkargunean

Anartz Izagirre

Apirilaren 14an hasiko da ikastaroa, eta maiatzaren 19an amaituko da. Saioak asteazkenetan izango dira, 11:00etatik 12:30era.

Datozen hilabeteetan Mindfulness ikastaroa eskainiko dute Elkargunean. Guztira, sei saio eskainiko dituzte, apirilaren 14an hasi eta maiatzaren 19a bitartean; asteazkenetan izango dira saioak, 11:00etatik 12:30era bitartean.

Antolatzaileen arabera, Mindfulness praktikak "orainean zentratzen eta kontzentratzen" laguntzen du, besteak beste. Horrez gain, praktika horrek hainbat onura psikologiko dituela diote, esaterako, estresa zein antsietatea kontrolatzen zein insomnio arazoak konpontzen laguntzen duela.

Ikastaroan interesa dutenek Elkargunera (943-85 25 44) deitu beharko dute. Plaza mugatuak izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide