Datozen hilabeteetan argazkigintza ikastaroa eskainiko dute Elkargunean. Apirilaren 13an hasiko da ikastaroa, eta maiatzaren 13an amaituko da; guztira, hamar saio eskainiko dituzte. Ikastaroa astearteetan eta ostegunetan emango dute, 19:00etatik 20:30era, eta izena eman nahi dutenek Elkargunera (943-85 25 44) deitu beharko dute. Saioen gidaria Jon Andoni Martin Pegote izango da.