Zein da 'mirie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'xaxau' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'mirie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Mira edo mirie hitza zerbait arraroa edo bitxia dela esateko erabiltzen da Azkoitiko hizkeran. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hau mirie hemen argibe eotie; sekule etzat tokau hola eotie".
  • Euskara batuan: "Zeinen arraroa den hemen argirik gabe egotea; ez zait tokatu sekula horrela egotea".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide