Apirilaren 6an kobratuko dute Ibilgailuen gaineko zerga

Andoni Elduaien

Egutegi fiskalari jarraituz, apirilaren 6an kobratuko zaie Ibilgailuen gaineko zerga erreziboak helbideratuta dituzten herritarrei.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Ibilgailuen gaineko zerga apirilaren 6an kobratuko diete erreziboak helbideratuta dituzten herritarrei. Zergaren ordainketa helbideratuta ez dutenei, berriz, postaz bidali diete erreziboa.

Udalak azaldu du, norbaitek errezuboa ez balu jasoko, Udaleko Herritarren Harrera Bulegoan eskatu beharko duela dokumentua. Ordainketa egiteko borondatezko epea apirilaren 16an amaituko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide