Gurea pilotalekuko 'Frontona' ikuskizuna, irudietan

Nerea Uranga 2021ko mar. 20a, 19:52

Jokoa eta jolasa uztartzen dituen Frontona ikuskizuna izan da gaur, 19:00etan hasita, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, udalak antolatuta. Pilotalekuan bildu diren ikus-entzuleak bi taldetan banatu dituzte hasiera-hasieratik, batzuk talde gorrikoak izan dira eta besteak urdinekoak. Kantxan bi pilotarik pilota partida bat irudikatzen zuten bitartean, tantorik tantora artean ikus-entzuleek antzezleek egindako galderen erantzun zuzenak asmatu behar izan dituzte, 22 tantora iritsi arte. Euskararekin eta euskal kulturarekin lotutako galderak erantzun behar izan dituzte. Umorez parte hartu dute ikuskizunean Gurean bildu direnek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide