Zenbait azkoitiarrek bat egin dute Euskal Herria Batera herri egitasmoak Aberri Egunerako egindako deialdiarekin, eta Aberri Eguna antolatzeko batzar irekia deitu dute datorren ostiralerako, martxoak 19. Elkarguneko Oteiza aretoan egingo dute batzarra, 11:00etan hasita.
Batzarraren deitzaileek azaldu dutenez, bileraren helburua da apirilaren 4an ospatuko den Aberri Egunerako ekimena edo ekitaldia herritar ororen ideiekin eta lanarekin antolatzea. Herritarrei batzarrean parte hartzeko deia egin diete.