Zein da 'xaxau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'uzkerbutroie' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'xaxau' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Xaxau hitza zirikatu esateko erabiltzen da Azkoitiko hizkeran. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Txakurre xaxau ta xaxau ibiltze bazea, azkenin ortzaka eingoizu".
  • Euskara batuan: "Txakurra zirikatu eta zirikatu ibiltzen bazara, kosk egingo dizu azkenean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide